2014-11-22

Ikasketa Gurpilak: Talde lana

La alfabetización informacional y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente.

Bigarren mezu hau talde lanaren zatiari dagokio, bertan bost hitz gakoak, bi galderak, laburpena, eskema eta aurkezpena igoko ditut. 

Bost hitz gako, bi galdera eta laburpena

Testu honen bost hitz gakoak, bi galderak eta laburpena ikusi ahal izateko egin klik hemen.

Eskema

Eskema ikusi ahal izateko klikatu hemen.


Aurkezpena

Hona hemen gure aurkezpena:


2014-11-20

Ikasketa Gurpilak: Bakarkako lana

La alfabetización informacional y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente.

Ikasketa Gurpilen lan honetan bi eremu banatzen dira, batetik banakako lana eta bestetik talde lana. Bakarkako lanean testua irakurri eta egiten ditugun oharrak bertan atxikitu behar ditugu. Bigarren atalean, talde lanean alegia, irakurgaitik bost hitz gako atera behar ditugu, ondoren bi hausnarketa galdera pentsatu, laburpen bat egin eta eskema bat egin behar dugu. Azkenik testuaren inguruko aurkezpen bat egin behar izango dugu taldeka klase osoaren aurrean.

Lehenengo mezu hau bakarkako lanaren zatiari dagokio, bertan irakurgaian zehar egindako oharrak igoko ditut.  

Irakurgaiaren Oharrak

Hona hemen irakurgaian zehar azpimarratutakoa:































Hona hemen irakurgaian zehar hartutako oharrak:











2014-11-09

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Iñaki Larrea eta Jose Ramon Vitoria(Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko Irakasleak)


Sintesia

Nahiz eta gure gizartea globalizatua, komunikazio eta irudien gizartea eta gizarte digitala izan, ezin ditzakegu ezaugarri berak erabili gure hezkuntza definitzeko. XXI. mendeko gizarte horretan mendeetan zehar aldatu ez den hezkuntza mota daukagu, zeinetan irakaslea hezkuntzaren erdigunea den eta non oraindik liburu eta idazketak ikasketen oinarria izaten jarraitzen duten.
Gauza paradoxikoa da hori berez hezkuntzaren zereginen artean gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea dagoelako. Beste zereginen artean ere badago hezkuntza berriztatzea eta baita eten digitalak saihestuz alfabetatze digitalak bultzatzea. Era nabarian ikusten dugu gure hezkuntzan hauek ez direla betetzen.
Ondorio moduan ulertu dezakegu IKTak hezkuntzan sartzea aitzakia bat dela, hezkuntza metodoak ere XXI. mendera egokitzeko. Metodo berriak hezkuntzara egokitzeko teknologiak tresna egokia direla jakinda. Beti arduratsuak izanda teknologien erabileran eta argi edukita zein diren bete nahi ditugun helburuak.

Bost hitz gako

Berrikuntza, teknologia, ardura, pentsamendu irekiera eta lankidetza.

Bi galdera

1. Zelan egokitu genitzake testuan agertzen diren ideiak hezkuntzaren errealitatera, jakinda egungo irakasleak ez direla natibo digitalak eta beraz ez dutela teknologia horrekiko hurbiltasunik?

2. Existitzen da munduan zehar proiekturik teknologia berriekin ongi funtzionatu duena? Hau da, lehen hezkuntzan testuan aipatzen diren tresnak erabilita, umeei alfabetatze digital bat eskuratzen lagundu diona?



2014-10-25

Blogaren aurkezpena

Wordle: Bienvenido
Irudi hau egiteko wordle.net wegunea erabili dut, ez ahaztu hortik pasatzen.

Ongi Etorri blog honetara!!

Bertan Informazio eta Komunikazio Teknologiak Hezkuntzaren ikuspuntutik landuko ditugu eta espero dut material berritzailea sortzea edo gutxienez sarean dagoen materialari buruzko informazio zehatza jasotzea blog honetan.

Ni Itziar Rodriguez naiz Lehen Hezkuntzako Gradua egiten ari den bigarren mailako ikaslea, espero dut interesgarria iruditzea hemen eskegiko dudan informazioa.

SALTZEATU ETA EZ AHAZTU ZUEN IRUZKINAK JARTZEN!!