Egunerokoa

Orri honetan Lehen Hezkuntza Graduko 2.mailan IKT-en (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia) egunero egiten ditugun ekintza desberdinak azalduko ditut, bertako ideiak eta informazioa hartu ahal izateko.


2014ko Urriaren 16a

Lehengo klase honetan ikasgaiaren aurkezpena egin dugu; nola egingo dugun lan, nola banatuko den nota, praktikako tutoreak nortzuk izango diren, ...  Beste alde batetik sormena lantzeko ariketa interesgarri bat egin dugu. Banaka begiak itxi ditugu eta isil isilean besoak lurrera jarrita, irakaslea entzuteari ekin diogu. Berak galdera batzuk bota dizkigu eta ondoren begiak zabaltzeko eta pentsatu izan duguna apuntatzeko esan digu. 
Interesgarria izan da esan digulako lauhilabetea amaitzean guztiz desberdina izango dela horren emaitza. Ea betetzen den!

2014ko Urriaren 23a (Greba eguna)
Klase teorikoen bigarren egun honetan klasearen gehiengoa gelara etorri ez denez, irakasleak teoria klaseetan nola lan egingo dugun azaldu digu. Lan gurpilak nola antolatuko diten, norekin lan egingo dugun eta pixka bat zein izango den talde desberdinen zeregina. Guk ere gure taldekideei azaldu ahal izateko. Gainera talde eta bakarko lanen garrantziaren ehunekoak zeintzuk izango diren zehaztu ditugu. Oso klase erabilgarria nire ustez.

2014ko Urriaren 30a


Klase honetan irakasleak bideo bat jarri digu hausnarketara bideratuta. Bideo horretan IKTen inguruko hausnarketak ageri dira, aipatzekoa da bertan agertzen den ideietako bat. Bideoan esaten denez eskoletan eta hezkuntzan zehazki IKTak sartzeko ahaleginak egiten ari dira baina askotan ez direla ongi erabiltzen. Bost gai goraipatzen ditu bideoak:
 Boterea
Ikusezina
Denbora eta espazioa
Informazioa
Ezaguera
Amaitzeko irakasleak ikasketa gurpilekin hasteko denbora utzi digu.

2014ko Azaroaren 6a (Modulu astea)
Gaurko egunean moduluaren inguruko zehaztasun batzuk egitera joan da gure irakaslea arteko irakaslearekin batera, baina azkenean eztabaida bihurtu da klasean. Ez dakit norbait deia garbiekin atera den ala ez, baina nire kasuan gutxienez ideiak apurtu zaizkit klase honetan. Hala ere, interesgarria izan da ikustea zein ikuspuntu desberdinak dituzten irakasle desberdinek. Gainera arteko irakasleak bideoak egiteko ikuspegien inguruan azalpen batzuk eman dizkigu modulu lanean kontuan izan behar ditugunak.

2014ko Azaroaren 13a
Gaur klase teorikoan ikasketa gurpilen aurkezpenekin hasi gara. Gaurko gaia "Informazio edota ezagutzaren gizartea?" izan da eta goraipatzekoa da talde guztiek egin duten lana. Noski batzuk besteek baino hobeto egin dute, baina orokorrean talde guztiak lan asko egin dutela nabaria izan da. Beste alde batetik niri atentzioa deitu dit taldeen artean beti erabili izan ditugun tresnak erabili dituztela, hau da, prezi eta power point. Niretzako ausardia pixka bat faltatu egin da. Horrekin esan nahi dut, IKTko ikasgaian egonda leku ezinhobea dela sareko tresna berriak erabiltzeko.
Horra hor nire proposamena hurrengo aurkezpenetarako!!

2014ko Azaroaren 20a
Egun honetako teoria saioan ikasketa gurpilen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaur bi gai desberdin landu izan dira, batetik Web 2.0 a eta bestetik konpetentzia digitala. Esan behar dago gaurko taldeak aurkezpenetan tresna berriak erabili dituztela, ez ohikotzat jotzen ditugun prezi eta powerpointa. Gehienbat erabili duten tresna bideoa ahotsarekin eta aurkezpena ahotsarekin izan dira. Oso positiboa iruditu zait gaur ikusi dudan aldaketa hori. Hala ere lehenengo eguneko taldeen mesedetan esan beharra dago, lehenengo aurkezpenetan segun nola atera del ikusita hurrengo egunetako taldeek estrategia alda dezaketela. Horrekin esan nahi dut azkeneko aurkezpenak zihurrenik hobeak izango direla, denbora gehiago eta esperientzia desberdinak ikusi dituztelako.


2014ko Azaroaren 27a
Gaurko egunean nire taldekook aurkezpena egin dugu. Gaurko aurkezpenen gaiak konpetentzia digitala eta eskola 2.0 izan dira. Nik nire aurkezpena egin ondoren joan behar izan dut, baina ondoren komentatu didatenez powtoon tresna berritzailea erabili dute talde askok, nire taldea barne.

2014ko Abenduaren 4a (Modulu astea)
Klase honetan, modulu astea izan genuenez ez genuen berezko gauzarik izan. Irakasleak denbora librea utzi zigun guk gure lana bideratu ahal izateko. Hala ere, irakaslea klasean egon zen dudarik edukitzekotan berari galdetu ahal izateko.
 
 2014ko Abenduaren 11a
Egun honetan ezin izan nintzen klasera joan baina hala ere, bertan zer egin zuten galdetu egin dut.
 Klase honetan hiru dokumentatzaile talde aurkeztu zuten haien sites-a. Batzuk hobeto eta beste batzuk ez hain ondo baino nabaria izan zen talde guztiek egindako lana. Aipatzekoa da talde batek bere sites-era sartzeko gonbitapena egin izana. Baita, beste talde batek aurkezpenak berez ebaluatu beharrean ikusleen jarrera ebaluatu izana. Azkenik aipatzea dokumentatzaileek lan asko egin behar izan dutela.

 
2014ko Abenduaren 18a 
Gaur klasean, bigarren dokumentatzaile taldeak bere sites-a aurkeztu du. Hauen aurkezpenaren inguruan esan dezaket oso interesgarria izan dela. Bere sites-ean klasean izan diren aurkezpenez gain ikaskuntzaren inguruko metodologia desberdinen azalpena ere azaltzen delako. Beste alde batetik, irakasleak aurkezpen bat egin digu eta bideo interesgarri bat jarri digu ikasgaiari bukaera jartzeko. Amaitzeko ikasgaiaren inguruko inkesta bete dugu eta gure ebaluazioko lanak entregatu ditugu.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina